23 de noviembre de 2010

ABENDUKO KOROIA

Está en euskera


Lehen astea: BEGIRADAREN ARGIA

Lehen kandela piztuko dugu, begiradaren argia. Goiz honetan, Jesus, zure begirada izan nahi dugu... errealitatea, gure kideak, gure familia, natura,...Zu bezala begiratzen lagun gaitzazu.

EGUBERRI garaian, hau ikasi nahi dugu, Zu bezala begiratzen, eta astean zehar jarrera hau zaintzen laguntzea, samurtasunez, maitasunez, eskerronez begiratuz, pertsonak dituen gauza onak ikus ditzagun.

Bigarren astea: MAITASUNAREN ARGIA
Bigarren Kandela piztuko dugu, maitasunaren argia.
Jesus, EGUBERRIAK prestatzeko bigarren astea hasi dugu. Gure maitasuna jokoan jarri nahi dugu. Denak maitasunez tratatzen saiatu nahi dugu eta norbait laguntzeko gauza izan. Zuk, maitasunez maitatzen dakizuna, lagundu astean zehar jarrera hau bizitzen.

Hirugarren astea: BARKAMENAREN ARGIA
Hirugarren Kandela piztuko dugu, barkamenaren argia, momentu batetan barkatu ez ditugun pertsonengan pentsatuko dugu, barkatzen laguntzeko eskatuko diogu Jainkoari, eta astean zehar adiskidetze keinua egingo dugu, barka diogula adieraziz.Jesús, lagundu, Zuk barkatzen diguzun bezala, guk barka dezagun.

Laugarren astea: ALAITASUNAREN ARGIA
Laugarren kandela piztuko dugu. Alaitasunaren argia. Aste honetan ALAI agertzen eta inguruan dauzkagun besteak alaitzen ahaleginduko gara, nahiz eta kostatzen edo mintzen gaituzten gauzak egon.Badakigu pozez betetzen gaituela zure lagunak izateak.. eta hori da besteei adierazi nahi diogun alaitasuna, Zuk zaintzen gaituzula beti